euskal herriko

erraldoiak

Ongi etorri Euskal Herriko erraldoien bildumara! Erraldoien irudia, gurean ez ezik munduko hainbat txokotan ere ezaguna da, Europa mendebaldean eta Hego Ameriketan aurki daitezke aipamenak besteak beste, hala ere, pertsonai hauen jatorriaren inguruko datu zehatzik ez da ezagutzen. Euskal Herriari dagokionean, adierazgarri historiko gehienak Iruñean eta orohar Nafarroa garaian aurkitzen dira, hortik Nafarroak jasotzen duen erraldoien lurraldearen izena. Halaber, Bilbo, Gasteiz, Tolosa eta beste hainbat hiri eta herritako ohituretan ere sustraiturik daude, bertako ospakizun eta jaietan agertzen direlarik.

Zein da erraldoi bilduma honen xedea?

Euskal Herriko erraldoi bilduma ahal bezain zabalena osatzea da helburua. Era berean, bertan oinarrituz, guztion eskura izango den API REST bat eskaintzea. Erraldoien API hau egunetik-egunera ari da hazten, irekia da eta CC BY 4.0 lizentziapean argitaratzen da.

Zer da API bat?

API inglesez Application Programming Interface, hau da, aplikazioak programatzeko interfazea, bitarteko funtzioa egiten duen software multzoa da. Software honetan oinarrituz, hirugarrengo aplikazioak garatzen dira. REST motako API-ak HTTP protokoloan oinarritzen dira eta bertan zehazten diren metodo edo ekintzak erabiltzen dituzte zerbitzari eta bezero arteko komunikaziorako.

... emaiozu begiratu bat !

Bilduma hau osatzeko, nahi izanez gero zure ekarpena egin dezakezu, zure herriko, auzoko edo inguruko erraldoiei buruz dakizuna helaraziz. Horretarako aski duzu ondoko galdetegia betetzea.

2 minutu baino ez dituzu beharko, ikusi nola

... bidali zurea !

Nahiago baduzu, dohaintza ere egin dezakezu